Elikadura prebentzio gisa

Artikulu honekin elikaduraren gainean oinarrizko ezagutzak ematea nahi ditugu gaixotasun garrantzitsu hauei aurre egin ahal izateko.
Elikaduraren bitartez osasuna izatea gaur egungo gizarteak duen helburuetako bat da. Jakin badakigu, gaur egun, elikadura txarrak eragiten dituen gaixotasunak ugariak direla, hala nola, loditasuna, hipertentsioa, osteoporosia, diabetea, gaixotasun kardiobaskularrak eta orotariko minbiziak, elikadura desorekatuarekin erlazionatzen dira, bai elikagai gehiegiegatik, nahiz gutxiegiegatik.
Elikadura orekatua jarraitzeko gomendioak
1. Elikadura gurpileko elikagai guztiak biltzen dituen menu orekatua aukeratu.
2. Kantitate handiak ekiditu, garrantzitsuagoa da kalitatea kantitatea baino.
3. Talde bakoitzeko elikagaiak ahal den neurrian aldatuz joan (fruta ezberdinak, barazkiak, arrainak,…) bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu gainontzekoek ez dituztenak.
4. Fruta egunero kontsumitu : bi gutxienez eta hauetako bat zitrikoen familiako izan behar da (laranja, mandarina, pomeloa, limoia,…)
5. Kontsumitu egunero barazkiak eta ortuariak, bai gordinik, nahiz egosiak.
6. Kontsumitu egunero esnekiak eta zerealak.
7. Ez zaitez pasa animalien koipeak dituzten jakiekin (gurina, hestebeteak, opilak, haragi gorria,…)
8. Ez zaitez pasa azukre asko dituzten jakiekin (goxoak, azukrea, opilak…)
9. Ez zaitez pasa sodio asko dituzten jakiekin ( sobreko zopa, hestebeteak, snacks, fruitu lehorrak…)
10. Jatorduak errespetatu; jatordu denak egin.
11. Jakiak, egunean zehar banatu.
a. %25 gosaria
b. %30 bazkaria
c. %30 afaria
d. %10 tartean (betiere jatordu batetik bestera 4 ordu pasa direlarik)
12. Sukaldatu era egokian:
a. Frijituak, albardaketak… ekiditu.
b. Baporea, parrila, plantxa erabili sukaldatzeko
c. Ez itzazu olio desberdinak nahasi, ez berrerabili 3 aldiz baino gehiago.
13. Oliba olioa erabili
14. Ura maiz edan: litro t’erdi egunero gutxienez
15. Jatorduak familiarekin hitzegiteko aprobetxatu; ez piztu telebista.
16. Gutxienez 30minutuko jatorduak egin
17. Erosketa egokiak egin:
a. Iragarkiak ekiditu, ziria sartzen digute
b. Etiketetan ohartu
c. Markaz aldatu, horrela kontsumitzen dituzun gehigarriak ere aldatuko dituzu.
Hemen aipatzen diren gomendio guztiak osasuntsu dauden pertsonei zuzenduak daude; hau da, gaixotasunik ez duten pertsonentzat dira. Egoera honetan bazaude, ez aldatu zure dieta egun batetik bestera; progresiboki egin aldaketa. Hasi aldaketa txikiekin, baina iraun dezatela. Gaixotasunik edukiz gero, hobe da dieta aldatu aurretik medikuarekin hitz egitea.
Minbizia saihesteko arauak:
o Barazki, fruta, lekari eta fekulak kontsumitu.
o Loditasuna saihestu.
o Egunero 5 fruta eta barazki jan.
o Haragi gorria eta animali jatorridun koipeak gutxitu.
o Barbakoan eginiko okela, umatutako jakiak eta janari ketuak noizbehinka bakarrik jan.
o Alkohola gutxitu.
Gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko arauak:
o Beharrezko kalori kopuruak soilik kontsumitu.
o Fruta, barazki, arraina eta oliba olioa maiz kontsumitu.
o Okela, animali jatorridun koipeak eta gatza gutxitu.
Osteoporosia prebenitzeko arauak:
o Kaltzio kopuru nahikoa irentsi. (D vitamina eta laktosarekin batera kontsumituta, gorputzak hobeto absorbitzen du kaltzioa). Laktosa esnean aurkitzen da, horregatik esnekien kaltzio ugari dute).
o Kafeina kopurua kontrolatu (kafeaz gain, koladun freskagarriak).
o Alkoholaren kontsumoa gutxitu.
Arestian aipatutako arau guztiez gain, tabakoa ekiditzea eta jarduera fisikoa maiztasunez egitea oso gomendagarria da. Aipatutako gaixotasunak prebenitzen lagunduko digute.










