Nola kudeatzen dituzte gure seme-alabak sare sozialak?
2012-01-18Gaur eguneko gizartea denon eskura dauden sare sozialik gabe ezin daiteke ulertu. Adin guztietako pertsonak dira erabiltzaileak, gure seme-alabak barne. Arriskutsua al da?
Adin talde bakoitzak erabilera propioa eta modu berezi baten bidez hartzen du parte. Jarduera soziala ahalik eta egokiagoa izateko gurasoek hainbat aspektu hartu behar dituzte kontutan nerabeek egiten duten erabilera aztertzerakoan. Hau dela eta, Arizmendi Ikastolako KULTURGUNEAk hitzaldi bat antolatu du ondorengo gai hauek aztertzeko:
- Sare sozialen bilakaera historikoa
- TUENTI versus FACEBOOK: zertarako erabiltzen dituzte gure seme-alabek?
- Erabiltzaileen hainbat datu estatistiko esanguratsu
- Pribazitatearen konfigurazioa
- TUENTIren ezaugarriak
- Gure seme-alabekin gaia lantzeko aholkuak
Hitzaldia, datorren astelehenean, urtarrilaren 23an, 18:30etan izango da Arimazubiko aretoan. DBHko ikasleen gurasoei zuzenduta dago eta hizlaria Ikastolako Lanbide Heziketako irakaslea eta sare sozialetan aditua den JUAN ARBULU izango da.










