Albisteak
- Birgaitze energetikoa, eraikuntzako jardunaldien gaia2012-05-18
Aurtengo eraikuntzako jardunaldiek pil-pilean dagoen gai bat hartu dute ardatz: birgaitze energetikoa hirian, auzoan eta etxebizitzan, alegia. Sektore hau jasatzen ari den egoera dela eta, eraikin berriak ez dira aurreikusten; egun ditugunak baldintzetan jarri behar dira, ordea, eta eraginkortasun energetikoa bilatu ere bai. Ildo honetatik joan zen maiatzaren 11an ospatu zen ekitaldia, VI aldiz antolatu dena, XXI.mendeko etxebizitza izenburupean.
- EKOKALEAK 2011-12: baditugu irabazleak!2012-05-18
EKOKALEAK Hiri altzari iraunkorraren ideia lehiaketa honek laugarren edizioa izan du aurten. Joan zen maiatzaren 11an eta XXI.mendeko etxebizitzak izena daramaten jardunaldietan sari banaketari ekin genion
- Erizaintzakoak ikasbidaian2012-05-16
Bigarren urtea da ikasbidaia antolatu dugula Erizaintzako Zaintza Osagarrien ikasle eta irakasleen artean. Aurten Zarautz aukeratu dugu bisitatzeko tokia
Etxe domotikoa ikusi dugu Aita Mennin2012-04-25Gaur, apirilaren 25ean, Erizaintzako Zaintza Osagarrien ikasleak eta Arantza Hernandez irakaslea Aita Mennin egon gara, urtero egiten dugun moduan. Baina, aurtengoa bisita berezia izan da, etxe domotikoa ikusi baitugu.
BESTE BERRI HAUEK INTERESATZEN...
6 / 7
<< aurrekoa1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7hurrengoa >>
- Matrikula epea luzatuta
Gaur jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketarako matrikula epea luzatu duela urriaren 15 arte. Gure kasuan, bakarrik ERAIKUNTZAKO PROIEKTUEN GARAPENA ETA APLIKAZIOA heziketa zikloan tokia dago. Interesatuak 943 772025 telefonoan edo lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean jaso dezake informazio gehiago .
2010-10-01 - Surf irteerak
Urtero bezala, aurten ere TAFYD 1.mailako ikasleek SURF-eko mintegia burutuko dute Zarautzko Surf Eskolarekin. Guztira 4 irteera egingo dute, kirol honetan lehen ezagupen eta esperientziak barneratzeko asmoz.
2010-09-27 - Ikasi eta lan egin
Gure ikasleek, nahi izanez gero, lan egin dezakete ikasten duten bitartean. Lan hau "Leintz Eskola Kirola" deituriko proiektuan da, monitore gisa.
2010-09-22 - Erizaintzan praktikak hasi dira
Erizaintzako laguntza osagarrien 2.mailako ikasleak praktikaldian hasi dira irailaren 13an. Praktika hauek abenduaren 3ra bitartean izango dira.
2010-09-15 - 2010-11 Ikasturtea martxan!
Joan zen ostiralean, irailaren 10ean, 2010-11 ikasturteari ekin genion 140 ikasleek eta 10 irakaleok. Ikasturtea lasai hasteko, aurkezpena izan zen ostiraleko lan bakarra: zer den Ikastola, zer Lanbide Heziketa eta zein beste aukera ematen duen Lanbide Heziketak izan ziren lehen momentuko berriak. Ondoren, bakoitza bere ikasgelara joanda, taldea ezagutu eta zikloaren irakasleak, ordutegia, zerbitzuak eta ikasturtearen nondik norakoak ezagutu zituzten ikasleek. Astelehenetik aurrera, beraz, ikasturtean guztiz murgilduta egongo gara denok!
2010-09-13 - Autobus zerbitzua
Arizmendi Ikastolak Mondragon Unibertsitatearekin adostu du Lanbide Heziketako ikasleek MUrako dagoen autobus zerbitzua erabili dezaketela. Zerbitzu honek bi ibilbide ditu; bata, Azpeititik hasi eta Azkoiti, Elgoibar y Eibarretik pasatzen dena; bestea, Bilbon hasi eta Durangotik pasatzen dena. Interesatuta dagoen ikaslea bere tutorearekin egon beharko da.
2010-09-13 - Euskerazko klaseak
Arrasateko Euskaltegiarekin adostuta, Lanbide Heziketako ikasleek euskerazko klaseak jasotzeko aukera izango dute, Ferixalekuan bertan. Astean hiru egunetan, ordut'erdiko saioa eta tutoretzak barne. Urritik ekaina bitartean izango da eta ordutegia ikasleekin adostuko da. Prezioa 252€ izango da, baina ikasle txartelarekin erdia ordaindu behar da bakarrik. Gainera, arrasatekoen kasuan, udaletxeak %25eko beka ematen die %85eko asistentzia eta aprobetxamendu ona erakutsiz gero. Interesatuta dagoenak bere tutoreari esan beharko dio.
2010-09-13 - 5S metodologiarekin tailerra ordenatuta
5S metodologiari esker, erizaintzako tailerrean erabiltzen dugun material guztia ordenatu, sailkatu eta identifikatu dugu. Horrela, gauza bakoitzak bere lekua du eta berehala topatzen dugu. Gainera, horrela ordena errezago eraman eta mantentzen dugu
2010-07-09 - SAEren hitzaldia
Donostiko SAE (Sindicato de Auxiliares de Enfermería)ko bi ordezkarik, Carmen Martija Marijuanek y Carmen Moneo Ormazabalek, hain zuzen ere, hitzaldi bat eman die gure ikasleei.
2010-07-09 - 5S Erizaintzako tailerrean
Erizaintzako tailerrean lantokiaren ordena eta garbiketarako 5S metodologia abian jarri dugu
2010-07-02










