Ikasi eta lan egin
2010-09-22Gure ikasleek, nahi izanez gero, lan egin dezakete ikasten duten bitartean. Lan hau "Leintz Eskola Kirola" deituriko proiektuan da, monitore gisa.
"Leintz Eskola Kirola" eskolaz kanpoko jarduera fisiko desberdinak eta kirol anitzak eskeintzen dituen bailarako proiektua da, ikastetxeok bultzatuta, bertako udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta laguntzarekin. 6 eta 12 urte bitarteko 800 ikaslek baino gehiago parte hartu izan dute joan zen ikasturtean.
Lan hau interesatuta dauden kirolzaleei zuzenduta dago, bereziki KIROL zikloan (Tafyd) aritzen direnentzat aukera ezinhobea delarik.
Informazio gehiago lek@athlon.es eta www.leintz-eskola-kirola.com










