Arizmendi PRO

“FORMAZIOA LANERAKO ZURE AUKERA” lelopean, Lanbide Heziketaren II. astea

aurtengo kartela2010-04-16

Apirilaren 13tik 17ra ospatuko da, bigarren urtez jarraian, Lanbide Heziketaren Astea.

Aste honetan ospatuko da Mankomunitateak eta Lanbide Heziketako zentroek antolaturiko Lanbide Heziketaren Astea. Aurten, Formazioa lanerako zure aukera lelopean, formazioaren garrantzia azaltzea dute helburu; Arizmendi Pro-ko arduradunak azaldutakoaren arabera, krisiaren aurrean indartsuago egoteko aukera baita formazioa.

HITZALDI ZIKLOA

Apirilaren 13an, Ekonomiaren krisia, bere eragina lan merkatuan eta sektore publikoa lanbide bezala hitzaldia eskaini zuen EHUko irakase den Felix Gerenabarrenak. Asteazkenean berriz, Rosa Mari Ezkurra lanbide orientatzaileak, Langabezia nago, eta orain zer? izenburupean, egoera horretan daudenentzako argibideak eta aholkuak eman zituen. Eta ostegunean hainbat pertsonek euren bizipenak kontatu zituzten  Eman balioa zure esperientziari hitzaldian.

AZOKA

Azoka gaur hasi eta bihar arte Kulturateko Klaustroan izango da ikusgai. Ostiralean goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango ditu ateak irekita, eta zapatuan berriz, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

Ostiralean bertan ere Jose Luis Elortzak Lanbide Heziketa. Zer da? Zertarako? hitzaldia eskainiko du goizeko 11:00etan.

 

itzuli