Arizmendi PRO

2010-11 Ikasturtea martxan!

2010-09-13

Joan zen ostiralean, irailaren 10ean, 2010-11 ikasturteari ekin genion 140 ikasleek eta 10 irakaleok. Ikasturtea lasai hasteko, aurkezpena izan zen ostiraleko lan bakarra: zer den Ikastola, zer Lanbide Heziketa eta zein beste aukera ematen duen Lanbide Heziketak izan ziren lehen momentuko berriak. Ondoren, bakoitza bere ikasgelara joanda, taldea ezagutu eta zikloaren irakasleak, ordutegia, zerbitzuak eta ikasturtearen nondik norakoak ezagutu zituzten ikasleek. Astelehenetik aurrera, beraz, ikasturtean guztiz murgilduta egongo gara denok!

itzuli