LANERAKO PRESTAKUNTZA
- Lanerako prestakuntza langabetuei zuzendutako prestakuntza da, beraien txertatze laborala errazteko. Lan merkatuak dituen beharrak detektatuta, prestakuntza espezifikoa antolatzen dugu.
- Prestakuntza hau dohainik da, INEM-en ikastetxe kolaboratzailea baikara
| BALDINTZAK: | Langabetua izatea eta INEMen izena emanda egotea Ez da inongo titulaziorik behar |
| HERRIA: | Arrasate |
| IRAUPENA: | 300 ordu |
| HARREMANETARAKO: | mahernandez@arizmendi.ikastola.net |
OSASUN MENTAL ETA TOXIKOMANIETAN LAGUNTZAILEA
Ikastaro hau lan munduratzea ziurtatu nahi dutenentzat edo ezagutza profesionalak eguneratu nahi dituztenentzat zuzenduta dago.
Ikastaro honekin arazo psikikoak dituen pazientearen edo toxikomanoaren behar biopsikosozialei erantzuna ematen ikasiko duzu erizain laguntzaile moduan. Gainera, errekurtso materialen kudeaketan eta unitate edo zerbitzua kudeatzeko ere trebatuko zaitugu. Ikasketa teorikoez gain, praktikak ere egin ahal izango dituzu eta gure lan poltsan sartzeko aukera izango duzu.
Behar duzun informazio guztia zure esku!
Arizmendi Pro-k antolatzen dituen ekintza edo ikastaroen gaineko informazioa zure telefono mugikorrean edo helbide elektronikoan jaso nahi baduzu (matrikula epea, ikastaro berriak...), egin KLIK hemen behean:
eskatu informazioa












