LANERAKO PRESTAKUNTZA
- Lanerako prestakuntza langabetuei zuzendutako prestakuntza da, batez ere beraien txertatze laborala errazteko. Lan merkatuak dituen beharrak detektatuta, prestakuntza espezifikoa antolatzen dugu.
- Prestakuntza hau dohainik da, LANBIDEn ikastetxe kolaboratzailea baikara.
- Ikastaro hauen plazak langabetuekin ez badira betezen, sektoreko langileei ere parte hartzeko aukera ematen zaie.
| BALDINTZAK: | Langabetua izatea eta LANBIDEn izena emanda egotea Ez da inongo titulaziorik behar |
| HERRIA: | Arrasate |
| IRAUPENA: | 150 ordu teoriko-praktiko/160 ordu praktikak |
| HARREMANETARAKO: |
GERIATRIA LAGUNTZAILEA
Biztanleriaren zahartzeak, gizartean adinekoen persentzia areagotu du. Era berean, hauek modu egokian artatzeko zerbitzu eta azpiegituren beharra gero eta handiagoa da. Horregatik, lanpostu hauek betetzeko eskaerak ere gora egin du.
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, LANBIDEren laguntzarekin, geriatria laguntzaile izateko aukera ematen dizu. Ikasketa teorikoez gain, praktikak ere egin ahal izango dituzu eta gure lan poltsan sartzeko aukera izango duzu.
Irailaren 21etik abenduaren 15 arte.
150 ordu teoriko-praktiko Ikastolan.
160 ordu praktiko, sektoreko enpresetan.
Ikasle kopurua: 15 ikasle.
Ordutegia: 9:00-14:30.
Dohainik
Behar duzun informazio guztia zure esku!
Arizmendi Pro-k antolatzen dituen ekintza edo ikastaroen gaineko informazioa zure telefono mugikorrean edo helbide elektronikoan jaso nahi baduzu (matrikula epea, ikastaro berriak...), egin KLIK hemen behean:
eskatu informazioa












