Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen antolakuntza
HHPPak bi ikasturtetan egiten dira, eta bigarrenean lantokietan praktikak egiten dira. Hasierako lanbide-prestakuntzako programek honako egitura modular hau dute:
Derrigorrezko moduluak
- Berariazko moduluak: programaren curriculumean ezarririko lanbide-profilaren gaitasunak garatzeko eta eskuratzeko edukiak zehazten ditu.
- Prestakuntza-modulu orokorrak: oinarrizko gaitasun nahikoak garatzeko eta erdi mailako prestakuntza zikloetara iristeko probara aurkezteko edukiak ezartzen dituzte.
2 arlotan banatzen dira:- Komunikazio eta gizarte arloa:
- Euskal hizkuntza eta literatura
- Gaztelania eta literatura
- Gizarte-zientzia eta Herritartasunerako hezkuntza
- Zientzia eta teknologia arloa:
- Matematika
- Teknologia
- Natur Zientziak
- Komunikazio eta gizarte arloa:
- Orientazio eta Tutoretzako modulua: arreta pertsonalizatua ahalbidetzeko edukiak eta jarduerak zehazten dira
Borondatezko moduluak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa lortzeko edukiak landuko dira. Hezkuntza-sistemaren barruan prestakuntza prozesua jarrai dezaten ikasleen berreskolaratzea laguntzeko eginkizuna dute
Modulu horien curriculumak, erreferentziatzat izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Helduen Hezkuntzarako garatzen dituen prestakuntza-ekintzen inguruan ezartzen duena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa lortzeari dagozkion ekintzak, hain zuzen ere. Hiru eremuren inguruan antolatuko dira:
- Komunikazio eremua
- Eremu soziala
- Eremu zientifiko-teknologikoa
IKASKETA ORDUAK
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak bi ikasturtetan zehar garatuko dira. Ikasturteetako bakoitzak 1.050 orduko iraupena izango du, eta asteko ikastaldia 30 ordukoa izango da. Lantokiko Bertako Prestakuntza modulua salbuespena da, 35 ordukoa izango baita.


















