Arizmendi PRO

DEBAGOIENEKO HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZA

  • Programa hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratu ez duten 16-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.
  • Irakaskuntza-arautuan ikasten jarraitzeko aukerak zabaltzeko, DBHn jaso duen oinarrizko prestakuntzan sakontzen du ikasleak. Modu honetara, eginkizun jakin batzutarako prestatzeaz gain, ikasleak Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan ikasteko aukera izango du.
  • Egoera sozioekonomiko eta hezkuntza-desabantaila dakarten faktoreek ez dute baldintzatuko lanbide prestakuntza programaren baitan egon daitezkeen aukera eta emaitzak.

Lanbide hastapeneko BLOGa:

sartu!

HARTZAILEAK: DBHko titulaziorik ez daukaten 16-18 urte bitarteko gazteak.
HERRIA: Arrasate
IRAUPENA: 1050 ordu (2 ikasturte).
Astean 30 ordu.
Lantokiko Bertako Prestakuntza garaian: astean 35 ordu.
ARDURADUNA: zuzendaritza@lanbidehastapena.com

Behar duzun informazio guztia zure esku!

Arizmendi Pro-k antolatzen dituen ekintza edo ikastaroen gaineko informazioa zure telefono mugikorrean edo helbide elektronikoan jaso nahi baduzu (matrikula epea, ikastaro berriak...), egin KLIK hemen behean:

eskatu informazioa

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Programa hau egiteko bi baldintza bete behar dira:
  • 16-18 urte bitarteko gaztea izatea.
  • DBHko titulazioa ez izatea.
Salbuespen moduan eta gurasoen edo tutorearen, eta ikaslearen adostasunarekin, adin tartea 15 urtera jaitsi daiteke. Horrelakoetan, hiru baldintza bete behar ditu ikasleak:
  • DBHko 2.maila eginda izatea.
  • DBHko 3.maila egiteko aukerarik ez aurreikustea.
  • DBHko etapan kurtso bat errepikatuta izatea.

HELBURUAK

  • Ikaslearen garapen integrala lantzea, esparru profesional zein pertsonalean, kultur anitzeko gizarte batean.
  • Oinarrizko prestakuntzaren funtsezko gaitasunetan sakontzea, ikaslearei ikaskuntza iraunkor baterako aukerak eskainiz, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailen lorpenetan arreta berezia jarriz. Hezkuntza sisteman berriz sartzeko prestatzea, bereziki Lanbide Heziketako Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko probaren bitartez.
  • Beharrezko lanbide-gaitasunak eskuratzea, lan munduratzea errazteko.

ETA ONDOREN, ZER?

  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa burutzen duten ikasleek bi aukera dituzte: lan munduan sartu edo araututako ikasketetara bueltatzea. Azken honetara bueltatzea erabakitzen bada, sarbide froga gaindituz gero Lanbide Heziketako Erdi Mailako Ziklo Formatiboetan ikasteko aukera izango da.
  • Horretaz gain, ikasleak bi urte horietan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratuko du.