Arizmendi PRO

Praktikak

Zikloaren bigarren mailako ikasturte bukaeran izango duzu ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Bakoitzaren aukeraketaren eta gaitasunen arabera egokituko da lantokia, eta proposamenak ere ongietorriak izango dira.

Bataz beste lau hilabete irauten du praktika garaiak. Martxotik ekainera bitartean egiten dira bete beharreko 400 orduak, eta lansaioak egunero 6-7 ordukoak izan ohi dira.

Praktikek, esperientzia emateaz gain, lehenengo lanpostua lortzeko aukera ere ematen dute askotan.