Hirigintza estralurtarra

Errazagoa eta energia gutxiago beharko litzake hiri guztiz berriak sortzea gaur egungoak berriztatzea eta eguneraztea baino. Ideia honetan oinarriturik, Venus proiektuak, gaur egun eskura ditugun teknika eta baliabide sofistikatuen bitartez, hiri kontzeptu berri bat aurkezten digu.
Proiektu hau, urbanismo ikuspegi berri bat baino zabalagoa da, konpetentzian eta baliabideen eskasian oinarritutako ekonomia eredu bortitzak sortutako gizarte modernoari aurre egiteko hautabide bat bezala aurkeztu du Jacque Frescoren taldeak.
Estralurtar itxurako hiri hau, parke eta lorategiz inguratua eta naturarekin orekan dauden teknologia merke eta garbienekin ibiltzeko diseinaturik dago, hau da, ez legoke erregai fosilez mugitutako ezertxo ere ez, denok dakigunez, petrolio-enpresek gobernatzen duten ekonomia global batetan, hau bidera ezina da. Puntu honetan bilakatzen da proiektu hau utopia, eta bertan hasten da aurkeztu nahi diguten hausnarketa, diseinatzaileek diotenez, honelako hiriak egiteko, teknologia eta baliabideak gaur egun baditugu.
Hiri honen antolakuntza erdigunean eraikitako domo biribil baten inguruan hedatzen diren eraztunez diseinatuta dago, lehenbiziko eraikuntza honetan, sistema zibernetizatua, irakaskuntza, komunikazio sareen sistemak, ume zaintza eta osasun konplexua aurkituko genituzke. Hau inguratzen duen lehenbiziko eraztunean, artea, antzerkia, erakusketak, emanaldiak eta beste hainbat kultura jarduerak jasotzeko espazioak. Honi jarraituaz, hiriko diseinu, garapen eta ikerketa eraikuntzak, eta hauei itsatsiak, beti eraztunetan hedatuta, jantokiak eta beste erosotasunak. Ondoren, paisaia ezin hobe eta lorategiz beteriko eremu batetan, etxebizitzak aurkituko genituzke. Bukatzeko, eta energia garbi eta berriztagarrien eraztunaren ondoren, ur kanal batez inguraturik, pestizidarik gabeko nekazaritza hidroponikoa garatuko den ustiategi bat. Instalazio guzti hauek denon eskura dohain egongo lirateke eta teknologiaren helburu bakarra jendeari eginbehar aspergarriengandik libratzea eta aisialdirako denbora lortzea izango zen.
Venus proiektuak, politikariak soberan dauden sistema zibernetizatu bati buruz hitz egiten digu. Teknologia berri honek ez lituzke biztanleen bizitzak iradokiko ez monitorizatuko, jarrera hau iraingarri ikusten baitu Venus proiektuak hau da “1984”, “Brave New World” edo “Blade-Runner” bezalako liburuek salatzen duten munduen aurkako planteamendua, teknologiak gizaki guztion potentzial espiritual eta intelektuala garatzeko eta behar izanak asetzeko egingo luke lan, ez gizartearen kontrol giza.
Zibernetizazioa konputagailuen eta sistema automatizatuen arteko lotura da, hau hirien, nazioen eta azkenik planeta osoaren zerbitzura jarri ezkero nerbio sistema autonomo global bat bezala ikusi genezake. Adibidez, aipatutako nekazal eraztunetan, teknologia honek, ura, lurraren kimika, landatzeak, uztaroak eta abar kudeatuko lituzke, biziguneetan, ingurune garbiketa, birziklaketa...
Gainera, automatizazioaren akatsak atzemateko sentsoreekin bigarren mailako sistema “backup” bat jarriko litzake martxan, hiriko lehendabiziko sistema erori ezkero.
Proposamen hauek ameskeriak dirudite, eta ala da egungo diru sistemaren barne, utopia hau posible izateko, errekurtsoetan oinarritutako ekonomia mundial bat gauzatu beharko litzake non baliabide guztiak munduko biztanle guztien oinordetza izango lirateke.










