ZURE 2DEA ERAIKI
- Gizakiak, gizaki denetik, ingurunea bere beharretara egokitzeko sena agertu du. Ibilbide horretan, eta behar horiek asetzeko, etxeak, dorreak, errepideak, urtegiak, ubideak, tunelak, zubiak... eraikitzen dihardu unean-uneko teknologiaz baliatuta
- Argi daukagu, eta beharrezkotzat jotzen dugu, etorkizuna modu jasangarriago batean eraikitzea. Horregatik, jasangarritasuna helburu izanik, etxe bioklimatikoen diseinu irizpideak, energia aurrezteko bideak eta bioeraikuntza eta geobiologiaren ezagupenak jasoko dituzu.
- Lan mundura bideratutako irakaskuntza jorratzeaz gain, nahi izanez gero, unibertsitate ikasketak egiteko bidea egiten lagunduko dizkizugu.
- Guzti honek erakartzen bazaitu hauek dira zure ikasketak!
- Jaitsi informazioa
Informazio gehiago nahi baduzu, egin KLIK hemen behean:
| SARBIDEAK: | Batxilergoko titulua edo baliokidea |
| HIZKUNTZA: | Euskara |
| HARTZAILEAK: | Eraikuntza diseinua, ikasketa praktikoak, marraztea eta kalkuluak gustuko dituztenenetzat. |
| HERRIA: | Arrasate |
| IRAUPENA: | 2000 ordu (2 ikasturte) |
| ORDUTEGIA / EGUNAK: | Astelehenetik ostiralera 8:00tatik 14:30etara |
| ARDURADUNA: | Aitor Axpe |
| HARREMANA: | aiaxpe@arizmendi.ikastola.net |
| ZIKLO OSOAREN KOSTEA: | Matrikula: 182€. 121,75€ X 20 hilabete. |
GAITASUNAK
Titulu honekin eraikuntzako edo obra zibileko proiektu bat garatzeko gai izango zara. Gaur egun sektorean erabiltzen diren programa informatikoak erabiliz, etxebizitza baten planoak marrazten eta aurrekontua egiten ikasiko duzu.
Gainera, lan sektore honek dituen beharrei behar bezala erantzun asmoz, prestakuntza osagarri moduan, erabilgarriak diren programa informatikoak irakasten ditugu:
- Presto: neurketa eta aurrekontuetarako programa informatikoa.
- AutoCad Architectural 3D: eraikuntza proiektuak hiru dimentsiotan egiteko programa.
- Cypecad: egitura kalkulatzeko programa.
- Cype Instalakuntzak: instalazioen kalkulua egiteko programa.
- Metal 3D: egitura metalikoak kalkulatzeko programa.
- Microstation.
IKASGAIAK
Zikloak 2000 ordu teoriko-praktiko ditu: 1600 ordu teoriko moduluetan eta 400 praktika-ordu lantokietan.- Eraikuntza Irudikapenak.
- Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.
- Eraikuntza-arauak eta proiektuak.
- Neurketa eta balorazioak.
- Obra-planak.
- Eraikuntza-proiektua.
- Obra-zibileko proiektua.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Atzerriko hizkuntza.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
- Prestakuntza lantokietan.
IRTEERA PROFESIONALAK
- Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria
- Eraikinen ziurtagiri energetikoa lortzeko laguntzailea
- Obra eta plangintza laguntzailea.
- Proiektu laguntzailea eraikuntza-enpresetan, arkitektura bulego teknikoetan, erakunde edo administrazioetan edo autonomo gisa.
- Delineatzaile-proiektista.
IKASTEN JARRAITU NAHI?
Lan mundura bideratutako ikasketak izateaz gain, ikasten jarraitu ahal izateko bideak ere erraztuko dizkizugu.Prestakuntza osagarria:
- Arizmendi Prok eskaintzen duen Obra eta planen burutzapena.
Goragoko ikasketak:
- Arkitektura
- Eraikuntza Ingeniaritza
- Ingeniaritza Zibila
- Meatzaritza eta Topografia Ingeniaritza
- Geomatika eta Topografia Ingeniaritza
- Beste Ingeniaritza guztiak













