ZURE 2DEA ERAIKI
- Eraikuntza gustuko baduzu, bulegoetatik kanpo lan egitea atsegin baduzu eta taldean lan egiteko gaitasuna badaukazu, hau da zure aukera.
- Titulu honekin obra zibiletako eta eraikuntzako burutzapenetan esku hartuko duzu obra lekuak antolatuz, plangintzaren jarraipena eginez, zuinketak gauzatuz eta segurtasun plana aplikatzen dela ziurtatuz. Aipatutakoaz gain, iraunkortasuna bermatzeko oinarrizko irizpideak ezagutuko dituzu.
- Gainera, ikasketa hauek burutu ostean ikasten jarraitzeko asmoa baduzu, Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa zikloa egiteko erraztasuna izango duzu, ikasgai asko osagarriak baitira.
- Jaitsi informazioa
Informazio gehiago nahi baduzu, egin KLIK hemen behean:
| SARBIDEAK: | Batxilergoko titulua edo baliokidea |
| HIZKUNTZA: | Euskara |
| HARTZAILEAK: | Eraikuntza prozesua, ikasketa praktikoak, kaleko lana eta talde lana gustuko dutenentzat. |
| HERRIA: | Arrasate |
| IRAUPENA: | 1700 ordu (2 ikasturte) |
| ORDUTEGIA / EGUNAK: | Astelehenetik ostiralera 8:00tatik 14:30etara |
| ARDURADUNA: | Gaizka Eraña |
| HARREMANA: | gerana@arizmendi.ikastola.net |
| ZIKLO OSOAREN KOSTEA: | Matrikula: 182€. 121,75€ x 20 hilebete. |
GAITASUNAK
Titulu hau eskuratu ostean hurrengo gaitasunak eskuratuko dituzu:
- Eraikuntza prozesuaren ikuspegi orokorra izatea.
- Lan munduko egoera berriei egokitzea teknologia baliabide berriak bereganatuz.
- Eraikuntza arazoaei aurre egitea, erabakiak hartzea eta lan taldeekin etengabe harremanetan egotea.
- Taldean lan egitea, gremioak koordinatzea, banatzea eta antolatzea eta exekuzio epeak gainbegiratzea.
- Aurrekontuak, zertifikazioak eta obraren kudeaketa ekonomikoa egitea.
- Planoen irakurketa, memoria eta instalazio eta egituren kalkuluak egitea.
- Beharrezkoak diren materialak, tresnak eta ekipoak ezarritako kalitate eta segurtasunaz erabiltzea.
- Segurtasun laguntza baliabideen muntaia eta desmuntaia bideratzea, instalazio zuzena konprobatuz.
- Enpresa txiki edo tailer bat kudeatzea edo administratzea.
IKASGAIAK
Zikloak 1700 ordu teoriko-praktiko ditu: 1000 ordu teoriko moduluetan eta 700 praktika-ordu lantokietan.- Obra lekuen antolamendua.
- Obra planak.
- Eraikuntzako segurtasun-planak.
- Lan-giroko harremanak.
- Administrazioa, kudeatzea eta merkaturatzea enpresa txikietan.
- Obra-zuinketak.
- Obra zibileko proiektua.
- Lan hezkuntza eta orientazioa.
- Hizkuntza teknikoa.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
- Prestakuntza lantokietan.
IRTEERA PROFESIONALAK
Obra eta Planen burutzapena ikasi ostean, etxegintzan (merkatalguneak, industria, zaharberritzeak...) edo obra zibilean (aireportuak, errepideak, itsaso-obrak, lurrazpikoak...) lan egiteko aukera izango duzu, hurrengo lanpostuetan:- Obra arduraduna.
- Obra arduradunaren laguntzailea.
- Segurtasun eta higiene teknikaria.
- Obra antolakuntzako tekniko eta laguntzailea.
- Aurrefabrikatu lantegiko arduraduna eta planifikazio laguntzailea.
IKASTEN JARRAITU NAHI?
Prestakuntza osagarria:
- Arizmendi Prok eskaintzen duen Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa.
Goragoko ikasketak:
- Arkitektura
- Eraikuntza Ingeniaritza
- Ingeniaritza Zibila
- Meatzaritza eta Energia Ingeniaritza
- Geomatika eta Topografia Ingeniaritza
- Beste Ingeniaritza guztiak













