Arizmendi PRO

ESKIATU AURREKO BEROKETA

ESKIATU AURREKO BEROKETA2012-02-02

Heldu da elurra gure mendietara, eta honekin batera eskiatzera joateko aukera zabalagoa da. Hona hemen eskiatzen hasi aurretik lesioak ekiditeko asmoz beroketarako proposamen bat eta eskiatzen zaudenean segurtasunerako hainbat gomendio. 

BEROKETA

  • Lekuan korrika eta jauzi motelak giharrak aktibatzeko: oinak lurretik altxatu, balaunak latxatu,...
  • Mugimendu artikularrak:besoak, gerria, aldakak, belaunak,… mugitu.
  • Luzaketak edo estiramenduak: ikus taula
  • Indar lana: 5 sentadila, 5 albo sentadila, 5 pausu luze.
  • Eskiak hanketan: lehenengo jeitsieran erritmo motelean egin, biraketa eta belaunen flexioak sartu,…

 

SEGURTASUN ARAUAK (FIS eskiko federaziaoa)

  • Eskiatzaileak bere jarrerarekin ez du inoiz beste inor ariskuan jarri behar.
  • Eskiatzean beti kontrola eraman (abiadura,…)
  • Goitik datorren eskiatzaileak izango du behen daudenen segurtasunaren ardura.
  • Norbait aurreratzerakoan, abisua eman eta aurreratua izan denari nahiko leku utzi bere ibilbidea jarraitzeko.
  • Pista batetan sartzen den eskiatzaileak edo pista gurutzeetan, beti alde guztietara begiratu eta lekua dagoela bermatu.
  • Inoiz ez geratu pista erdian, leku estuetan edo bisibilitate eskasa dagoen tokietan.
  • Oinez doazenak (gora edo behera) pistaren albo batetik har dezatela beraien ibilbidea.
  • Estazioko arau, seinale eta kartelak errespetatu behar dira.
  • Norbait min hartuta edo laguntza beharrean aurkituz gero, laguntza eskaini.
  • Istripu bat gertatzen bada, lekuko guztiek beraien izena eman beharra dute.

 

itzuli