Arizmendi PRO

Surf irteerak

2010-09-27

Urtero bezala, aurten ere TAFYD 1.mailako ikasleek SURF-eko mintegia burutuko dute Zarautzko Surf Eskolarekin. Guztira 4 irteera egingo dute, kirol honetan lehen ezagupen eta esperientziak barneratzeko asmoz.

Pasa den irailaren 16an lehen saioa burutu dute. 44 ikasle bildu ziren bertan. Hiru txandatan, surfi buruzko oinarrizko nozioak jaso zituzten surfeko irakasleak eta gure ikasle ohiak diren Lore Eizagirre eta Julen Landaluzeren eskutik.

Eguraldi lainotsua izan arren, uretan gustora ibili ziren. Olatuak metro ingurukoak baina indarrez puskatzen ziren horietarikoak. Batzu beste batzu baino trebeago ikusi genituen; olatu politak hartu zituztenak ere! Beste asko, ordea, olatuen "apar" edo bitsekin konformatu ziren, horrela ikasten baita. Amaieran, denok gustora eta, garrantzitsuena, lesionaturik ez. Hurrengo saioa datorren astean izango dugu.

itzuli