Gure ikasleek SOROSLE titulua lortu dute
2012-02-14Gure Tafydeko 2.mailako ikasleek SOROSLE titulua lortu berri dute. Honetarako, Gurutze Gorriak jarritako froga gainditu behar izan dute.
Gure 26 ikasleek atera berri dute titulu ofiziala, behin froga guztiak pasatu ondoren. Honekin, igerilekuetan sorosle lana egin dezakete, bertako erabiltzaileen segurtasunaz eta babesaz arduratuko direlarik. Hau egin aurretik, Lehen Laguntzateko titulua eskuratu behar izan dute ere bai.
Uretako sorosle titulua ateratzeko atal teorikoa gainditzeaz gain, 9 froga praktiko ere egin zituzten; horietariko batzuk hauek: 25 metro ur azpitik, 200 m igerian 4'tan, eskuak kanpoan dituztela, ur gainean 2' mantendu, ankak mugituz. Baita, uretan itotzen ari den pertsona bat menperatu eta uretatik atera ere, 75 metrotan zehar eramanez.
Zorionak, denoi!














