Arizmendi PRO

Lesioen aurrean prest!

2012-01-30

Aste bukaera honetan hesgailu funtzionalari buruzko ikastaroa burutu da Ikastolan. Izen ematea berehala itxi egin zen. Honek gai honetaz dagoen interesa adierazten du.

Goizean 8:30etan hasi eta 14:30 arte bi fisioterapeutek emandako ikastaroa oso aberasgarria izan da. Bertaratutakoek asko ikasi zuten. Eskumuturreko bi hesgailu egin, hatzetakoak beste bi, orkatilekoak beste horrenbeste; baita fastitis plantar deiturikorakoak, belaunekoak, etabar.

Ikastaroa oso praktikoa izan da, partaide guztiek lotzen ikasi dutelako. Bi irakasleek oso modu didaktikoan eta praktikoan erakutsi eta zuzendu egin zuten.

itzuli