TAFYD heziketa-zikloko ikasleek hizkuntz eragile izateko ere prestatzen
Aurten, Lanbide Heziketako Tafyd ziklokoek programazio barruan sartu dute lau orduko modulu berri bat. Modulu horren bitartez, ikasleekin landu nahi da nola izan hizkuntz eragile euren hezitzaile-lanean. BAZARAren bitartez, Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzailea egon da aste honetan Ferixakeluan TAFYDeko bigarren mailakoekin gai hori lantzen. Eizmendik bi saiotan landu du zeintzuk diren hezitzaile batek haurren hizkuntz erabileran eragiteko helburu neurgarriak eta estrategia posibleak.














