Gaueko Tafyd Krossa
Aurten GAUEKO TAFYD KROSSA 2.edizioa antolatuko dugu urriaren 22an, Ikastolaren egunarekin bat etorriz. Iaz hasitako ekintza honen arrakasta ikusita, aurten ere errepikatzea erabaki dugu, iluntzeko herriko giroa aprobetxatuz.
Lasterketa 20:00etan hasiko da, Ferixalekuko aparkalekuan eta, herriko erdiguneko kaleetan zehar dihoan 2 km-tako zirkuituari 3 bira emanez, amaituko da hasi den leku berean.
Partaideek 18 urte baino gehiago izan behar dute.
Apuntatzeko azken eguna 22an bertan 18:30etatik aurrera. Izena emateko lekuak:
- Arizmendiko Ikastolako idazkaritzan, Otalora lizentziatua kalea, 8, Ferixalekuko edifizioan.
- www.herrikrossa.com web gunean
Kuota: 10€
Arduraduna: Xabin Arriola xarriola@arizmendi.ikastola.net














