2010eko Gaueko Tafyd Kross arrakastatsua
Bigarren edizio honetan helburu guztiak bete dira: partaidetza, eguraldia, giroa eta.......denborak! Askoren iritziz abiadura handia izan zuen aurtengo gaueko Tafyd krossak.
Partaidetzari dagokionez, iazko kopurua bikoiztu genuen, 85 korrikalari hurbildu baitziren Ferixalekuraino. Arrasateko Atletismoren elkartearen laguntzaz, 20:00etan, puntu-puntuan eman zitzaion hasiera lasterketari. Arrasateko erdiguneko ibilbidean zehar, jende ugari aurkitu zuten korrikalariek eta honek berezitasuna eman zion: giro polita, txalo zaparradak, animoak, lotsa apur bat ere bai! Baina, denok gustora. Bukaeran, dutxa, luntxa, irabazleei sariak eta hainbatentzat opariak, erdiguneko dendek eta enpresek emandakoak, alegia.
Irabazleak honako hauek izan ziren:
- Senior mailan: Sergio Garcia, 18'35'' eta Aitziber Urkiola: 23'31''
- Beterano mailan: Luis Dehesa, 20'19'' eta Marije Velasco: 23'53''
ZORIONAK DENOI!!!














