Arizmendi PRO

Eski irteera 2012an

2012-01-16

2011 2012 ikasturte honetan ere burutu dugu urtero bezala TAFYDeko eski irteera.

Beste behin, azken lau urteotan bezalaxe, Frantziako Saint Lary Soulan eski estaziora joan gara, urtarrilaren 11an, 12an eta 13an.

Hiru egun zoragarri, elurra juxtu samar baino nahiko eta eguraldi aparta izan dugu. Ikasle batzuek ikasi dute eskiatzen, beste batzuk monitore lanetan jardun dute eta beste batzuk beraien mailan sakondu.

Bi irakasle eta 38 ikasle egon gara, hauetariko batzuk gure ikasle ohiak izan direlarik, hauek ez baitute galtzen aukera hau!

Primeran pasa ondoren, asko eskiatu eta apur bat nekatuta iritsi ginen guztiok osorik 21:30ak aldera berriro gure bailarara.

Hurrengo ikasturtearte!

itzuli