Aitor Orozaren bisita TAFYDen
2010 urruiaren 4an, AITOR OROZA txirrindulariaren bisita izan dugu Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketan. TAFYDeko ikasleei zuzendutako hitzaldia eskeini digu kirol egokituaren egoeraren berri emateko.
BAT Basqueteam taldearen babesa jasotzen duen kirolari hau puntako txirrindularia da hiru gurpildun bizikletan. JOKU PARAOLINPIKOETAN eskarmentuaz izateaz gain, munduko txapelduna izandakoa da eta egungo España eta Euskadiko txapelduna, besteak beste.
Bere ezgaitasunaz hitzegin digu, bere kirol ibilibidea azaldu, orokorrean kirolari buruz bere ikuspegia eman eta, bereziki, maila pertsonalean etorkizuneko erronkak kontatu dizkigu. Entzuleak oso gustora eta adi egon dira, bukaeran galderak egin dizkiotelarik.
Zorte on, Aitor, datozen denboraldietan eta erronketan. Eskerrik asko etortzeagatik!














