Arizmendi PRO

TAFYD - Albisteak

  • Gure ikasleek SOROSLE titulua lortu dute2012-02-14

    Gure Tafydeko 2.mailako ikasleek SOROSLE titulua lortu berri dute. Honetarako, Gurutze Gorriak jarritako froga gainditu behar izan dute.

  • Eski irteera 2012an2012-01-16

    2011 2012 ikasturte honetan ere burutu dugu urtero bezala TAFYDeko eski irteera.

  • Barneko ziklismo monitoretza2011-11-15

    Tafydek urtero antolatzen duen prestakuntza iraunkorrean hainbat ikastaro jartzen du martxan. Aurten, lehena BARNEKO ZIKLISMO MONITORETZA izan da 

  • 2010eko Gaueko Tafyd Kross arrakastatsua2010-10-26

    Bigarren edizio honetan helburu guztiak bete dira: partaidetza, eguraldia, giroa eta.......denborak! Askoren iritziz abiadura handia izan zuen aurtengo gaueko Tafyd krossak.

BESTE BERRI HAUEK INTERESATZEN...

1 / 1

  • Lesioen aurrean prest!

    Aste bukaera honetan hesgailu funtzionalari buruzko ikastaroa burutu da Ikastolan. Izen ematea berehala itxi egin zen. Honek gai honetaz dagoen interesa adierazten du.

    2012-01-30
  • TAFYD heziketa-zikloko ikasleek hizkuntz eragile izateko ere prestatzen

    Aurten, Lanbide Heziketako Tafyd ziklokoek programazio barruan sartu dute lau orduko modulu berri bat. Modulu horren bitartez, ikasleekin landu nahi da nola izan hizkuntz eragile euren hezitzaile-lanean. BAZARAren bitartez, Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzailea egon da aste honetan Ferixakeluan TAFYDeko bigarren mailakoekin gai hori lantzen. Eizmendik bi saiotan landu du zeintzuk diren hezitzaile batek haurren hizkuntz erabileran eragiteko helburu neurgarriak eta estrategia posibleak.

    2011-02-25
  • II.Gaueko Tafyd Krossaren sailkapena

    Hemen daude II.Gaueko Tafyd Krossaren korrikalarien sailkapena eta egindako denborak

    2010-10-26
  • Gaueko Tafyd Krossaren ibilbidea

    Hona hemen aurtengo Tafyd krossaren ibilbidea. Zorte on guztioi!

    2010-10-18
  • Aitor Orozaren bisita TAFYDen

    2010 urruiaren 4an, AITOR OROZA txirrindulariaren bisita izan dugu Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketan. TAFYDeko ikasleei zuzendutako hitzaldia eskeini digu kirol egokituaren egoeraren berri emateko.

    2010-10-05
  • Gaueko Tafyd Krossa

    Aurten GAUEKO TAFYD KROSSA 2.edizioa antolatuko dugu urriaren 22an, Ikastolaren egunarekin bat etorriz. Iaz hasitako ekintza honen arrakasta ikusita, aurten ere errepikatzea erabaki dugu, iluntzeko herriko giroa aprobetxatuz.

    2010-10-05
  • Surf irteerak

    Urtero bezala, aurten ere TAFYD 1.mailako ikasleek SURF-eko mintegia burutuko dute Zarautzko Surf Eskolarekin. Guztira 4 irteera egingo dute, kirol honetan lehen ezagupen eta esperientziak barneratzeko asmoz.

    2010-09-27
guztiak irakurri