KIROLA LAN2DE
- Kirolzale amorratua bazara eta ikasketa praktikoak gustatzen bazaizkizu, Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioko titulua eskuratu ostean, zure zaletasuna ogibide bihurtzeko aukera izango duzu.
- Gizarteak aisialdiari eta kirolari gero eta garrantzi handiagoa ematen dion garai honetan gainera, gero eta beharrezkoagoak dira ekintza horiek antolatu eta bideratuko dituzten begirale, arduradun zein tekniko profesionalak.
- Lan mundura bideratutako irakaskuntza jorratzeaz gain, unibertsitate ikasketak egiteko bideak zabalduko dizkizugu. Selektibitatea gainditu ez baduzu edota zuk nahi duzun hori ikasteko nota apala badaukazu, ez larritu, guk bidea erraztuko dizugu eta.
- Jaitsi informazioa
Informazio gehiago nahi baduzu, egin KLIK hemen behean:
| SARBIDEAK: | Batxilergo titulua (ez da beharrezkoa selektibitatea gaindituta izatea) |
| HIZKUNTZA: | Euskara |
| HARTZAILEAK: | Kirola gustuko dutenak eta zaletasuna ogibide bihurtu nahi dutenak. |
| HERRIA: | Arrasate |
| IRAUPENA: | 2000 ordu (2 ikasturte) |
| ORDUTEGIA / EGUNAK: | Astelehenetik ostiralera 8etatik 14:30etara. |
| ARDURADUNA: | Xabin Arriola |
| HARREMANA: | xarriola@arizmendi.ikastola.net |
| ZIKLO OSOAREN KOSTEA: | Matrikula: 182€. 121,75€ X 20 hilabete. |
GAITASUNAK
Esparru zabalak lantzen dira titulazio honetan, hala nola, haur, gazte eta helduen aisialdi eta kirol ekintzak, prestakuntza fisikoa, fitnessa... Oro har, kirol monitore eta entrenatzaile lanetan (talde kirolak, tenisa, igeriketa, patinajea, eskalada, aerobik) jarduteko prestakuntza espezifikoa jasotzen da.Gainera, titulazio ofiziala eskuratzeaz gain, beste titulu osagarri batzuk eskuratzeko aukera ere badago:
- Lehen laguntza eta uretako sorosle titulua
- Spining monitore titulua
- Igeriketako monitore titulua
- Matt Pilates monitore titulua
IKASGAIAK
Zikloak 2000 ordu teoriko-praktiko ditu: 1600 ordu teoriko moduluetan eta 400 praktika-ordu lantokietan. 1. maila- Oinarri Biologikoak (anatomia eta fisiologia)
- Kirol ekintzen metodologia eta entrenamendua
- Taldeko kirol ekintzak (futbola, saskibaloia, boleibola, eskubaloia, eskalada, eskia, surfa, BBT,...)
- Tresna bidezko kirol ekintzak (Tenisa, igeriketa, fitnessa, aerobika, tonifikazioa, pilates, mantentze soinketa eta 3.adinekoa)
- Jolasa eta haurraren garapena
- Lan prestakuntza eta orientabideak
- Bakarkako kirolak (spining, patinajea, kirol planifikazioa, ekintza fisikoa eta osasuna eta igeriketa II)
- Enpresa txiki baten antolaketa
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza
- Lehen laguntzak eta uretako sorospena
- Behar bereziak dituztenentzako kirola
- Talde dinamika eta animazioa
- Lantokietan formakuntza (martxotik ekainera 400 ordu)
IRTEERA PROFESIONALAK
Gizartean aisialdi eta kirolari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio. Horregatik profil profesional honen eskaria gero eta handiagoa da. Hona hemen irteera profesional ohikoenak:- Polikiroldegietako kirol jardueretan monitore
- Eskola kirolean korrdinatzaile eta monitore
- Igerileku publiko zein pribatuetan sorosle eta monitore
- Natura ekintzetan enpresetan monitore
- Gimnasioetan edo kirol elkarteetan monitore
IKASTEN JARRAITU NAHI?
- Lehen Hezkuntzan gradua
- Haur Hezkuntzan gradua
- SHEE
- Fisioterapia
- Gizarte Hezkuntza
- Lan Harremanaketa Giza Baliabideak
- Gizarte Laguntza
- Erizaintza
- Medikuntza














