Aurten, CO2 gabeko edifizioak
Aurtengo XXI.mendeko etxebizitzaren jardunaldiak abian daude, bere bostgarren edizioan. Oraingoan aukeratutako gaia CO2 gabeko edifizioak da, Jardunaldiak maiatzaren 12an ospatuko dugu, Arrasateko Garaian berrikuntza gunean.
Europa 2020ko planaren barruan CO2 baxuko edo energi-balantze ia nuluko eraikinak egitea da, Gai honi aurre egiteko egun indarrean dagoen arautegia zein eraikitze prozesu eta nazioarteko ziurtagiriak mahaigaineratuko dira XXI.mendeko etxebizitza deituriko V.Jardunaldietan. Honetaz gain, adibide praktikoak ikusgai egongo dira, Bermeon eraikitako etxebizitzak, hain zuzen ere. Jardunaldiak maiatzaren 12an izango dira, 9:00etatik 14:00etara, Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.
Aurreko urteetan bezala, Jardunaldietan zehar EKOKALEAK Hiri altzari iraunkorraren III ideia lehiaketaren sari banaketa egingo da.
Gainera, aurten Solar Decathlon izenburupeko lehiaketaren berri ere izango dugu, horretara EHUko arkitektura fakultateak aurkeztuko duen proiektua ikusgai egongo delarik. Proiektu honetan gure ikasleek ere parte hartuko dute, lan desberdinak eginez.













