Parte hartze arrakastatsua ekokaleak ideia lehiaketan
2010-04-16Pasa den urteko EKOKALEAK arrakastatsua izan bazen ere, aurten marka guztiak hautsi eta 200 ikasle inguruk bidali dituzte euren lanak.
Aurtengo parte hartzearen arrakasta ikusirik -guztira 78 lan jaso dira- Arizmendi Prok izena eman duten ikasle guztiekin topaketa bat antolatzea erabaki du. Apirilaren 29tik 30era ospatuko da EKOunter. Probintzia ezberdinetako ikasleek gure artean bi egun igarotzeko aukera izango dute eta inguruko adierazpen arkitektonikoak ezagutu eta aztertuko dituzte. Gainera, aukera ezinhobea izango dute Hezkuntza Zentru ezberdinetako ikasle eta irakasleekin ezagutza eta esperientzia ezberdinak konpartitzeko. Horretaz gain, ikasleek bidalitako lan guztiekin erakusketa ere egingo da, aurten, Harresi Aretoan. Eta topaketaren azken egunean, hileko azken ostiralean, EKOKALEAK lehiaketaren sari banaketa izango da.
Iraunkortasunerako irizpideetan oinarritutako hiri-altzaria diseinatzea du helburu ideia lehiaketa honek eta Eraikuntza eta Obra Zibilien familiako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta dago . Urtero hiri-altzari ezberdin bat sortu behar dute, eta aurten zakarrontzi bat diseinatzea egokitu da.
Arizmendi Prok etorkizunarekin, hezkuntzarekin zein ingurugiroarekin duen konpromisoari helduz sortu zen lehiaketa; alde batetik ikasleek zikloetan barneratutako edukiak praktikan jartzeko, eta bestetik, garapen iraunkorra sustatzeko.













