Hirigintzari buruzko hitzaldiak
Aurten ekitaldi berri bati hasiera eman diogu: Eraikuntza eta Hirigintza pil-pilean izenburupeko hitzaldi sorta, alegia. Ekitaldi hau gure inguruan eraikuntzan zein hirigintzan dauden berrikuntzen berri emateko leihoa izatea nahi dugu.
Lehen saiorako Pablo Carretón Gil arkitekto urbanista gasteiztarra ekarri genuen joan zen urriaren 28an, Gasteizko Zabalgana eta Salburua auzoen berrikuspenaren arduraduna. Berak eta Jose Mª Relaño, bere kolaboratzailea, ordubete pasatxoz ederto azaldu ziguten auzo horietan duten arazoez eta hartutako konponbideak zientzuk izango diren.
Azkenik, bildutako ikasle, irakasle eta teknikoak galdera zaparrada egin zizkietan gaur eguneko gai korapilatsu honen inguruan. Gainera, esan beharra dago, hitzaldiaren aurreko astean Gasteizko hiriari "Green City" saria eman ziotela, ingurugiroa zaintzeko eta bertako biztanleen bizi kalitatea areagotzeko.













