Erromara bidaia bertan behera gelditu zen, baina Eraikuntzako ikasleak ez ziren etxean gelditu!
2010-04-28
Islandiako sumendiak eragindako errauts-hodeiaren eraginez pasa den astean Eraikuntzako Ikasleek ezin izan zuten Erromara bidaiatu. Horren ordez, Galizia eta Oporto inguruak bisitatu zituzten.
Goizean-goiz habiatu ziren Eraikuntzako ikasle eta irakasleak Santanderreko aireportura Erromarako hegan egiteko asmoarekin, baina Islandiako sumendiak eragindako errauts-hodeiaren ondorioz, hegazkinak ezin izan zuen aire hartu.
Arrasatera bueltatzea burutik pasa bazitzaien ere, azkenengo momentuan inprobisatu eta Galizia aldera egitea erabaki zuten. Galizian Sanxenxo, Conbarro, Baiona eta Sta. Tegra bisitatu zituzten eta bertako eraikin esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan zuten. Portugalera joateko astia ere izan zuten. Bertan, Oporto eta Aveiro ikusi zituzten.
Ez ziren Erromaraino heldu, baina oso pozik bueltatu dira guztiak bidai “inprobisatu” honetatik.













