Arizmendi PRO

ELenCO proiektua aurrera doa

2012-02-02

Otsailaren 1ean, ELenCO proiektuan parte hartzen duten hainbat ordezkari Arrasaten egon ziren, proiektuari jarraipena egiteko

Lleidako Col.legi Episcopaleko eraikuntzako heziketa zikloko bi irakasle, Alecopeko hiru langile, LKSeko bi bazkide eta IKastolako lanbide heziketako 4 irakasle bildu ziren Ferixalekuan ELenCO proiektua nola doan ezagutzeko. LKSek egindako sektoreko beharren detekzioa mahaigaineratu zuen eta Alecopek eta Ikastolak on line bidezko eraikuntzari buruzko prestakuntzarako eginiko gela birtula eta sortutako materialak erakutsi zituzten.

Aurrerantzean eman behareko pausoak adostu zituzten ere bai. Eguerdian Mondragon taldearen diaporama ikusi zuten eta arratsaldez Alecop eta LKS bisitatu zuten. Lleidako irakasleek proiektua ezezik, esperientzia kooperatiboa ere goraipatu zuten.

Proiektu honek ekainean du bukaera epea 

itzuli