Arizmendi Pro Eraikuntza Iraunkor arlorako on-line materialaren sortzaile.
2011-12-06Eraikuntza Zikloko I.Galarraga eta A.Axpe iaz hasi ziren LKS eta Alecopekin batera elkarlanean proiektu honetan. Helburua Eraikuntza Iraunkorreko ikasketak on-line modalitatean egin ahal izatea da, hasiera batean hiru modulo izango badira ere.
Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak proiekturako diru-laguntza eman digu, Valentzia eta Lleidako Lanbide Heziketako beste bi zentrorekin batera eta Eraikunerekin batera lanean aritzeko.
Proiektuak Elenco du izena, “E-learning en Construcción”esan nahi du eta Arizmendi Pro izango da lan-taldearen kudeatzailea. Hasteko, Ekoeraikuntzarekin lotutako hiru modulu prestatuko ditugu.
Aukera paregabea Arizmendi Ikastolarentzako beste esparru batzuk jorratzeko. Bukaera polita izango du honek eta jakinaren gainean egongo zarete denok.













