Etxean gelditu da Ekokaleak Lehiaketako lehenengo saria.
Silvia Baz arrasatearraren “Kanpai” lana izan da txapelduna Ekokaleak lehiaketaren bigarren edizio honetan. Gazte saria ere Arizmendi Ikastolako ikasle den Andoni Gabilondo eibartarrak eskuratu du.
Ekokaleak Lehiaketako lehenengo saria etxean geratu da, Arizmendiko Silvia Bazek (ezkerreko argazkian) eskuratu baitu "Kanpai" lanagatik. Bigarren saria berriz, Bartzelonako La Salle Gracia eskolako talde batek eraman du "Artiko" lanarekin. Hirugarren saria Lleidara joan da eta laugarrena Burgosen gelditu da. Gazte sariei dagokionez, lehenengo saria ere Arizmendiko Ikasle batek eraman du "Tubontzia" lanarekin.
Txapelduna izendatzeko epaimahaiak hainbat irizpide erabili ditu: “Silvia Bazen proiektuaren kasuan hiri ingurunean integratzeko egokitasuna, egiteko erraztasuna, bideragarritasuna eta baita iraunkortasuna ere baloratu dugu”.
Guztira 78 proiektu aurkeztu dira aurtengo edizioan, horietatik 15 Euskal Herrikoak. 124 ikaslek hartu dute parte, 17 ikastetxe ordezkatuz.













