Arizmendi PRO

Ekokaleak Ideia Lehiaketaren irabazleak

2011-05-17

Hirugarren edizioaren lanak saritu zituzten joan den ostegunean, XXI.Mendeko Etxebizitza Jardunaldietan.

Lehen saria Bilboko Emilio Campuzano institutuko Jon Arostegik jaso zuen Cuattro lanari esker. Epaimahaiak beste hiru sari eman zituen, eta Gazte Saria ere banatu zen.

Ekokaleak Ideia Lehiaketaren sariak banatu ziren joan zen ostegunean, maiatzaren 12an, Garaia Berrikuntza Gunean egin ziren XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldietan. Bost sari eman ziren: lau epaimahaiarenak eta bosgarrena, Gazte Saria, Arizmendi Ikastolako batxilergoko ikasleek aukeratua.

Epaimahairen lehenengo saria Bilboko Jon Arostegik jaso zuen Cuattro lanari esker; hurrengo bi sariak Burgoseko Enrique Florez institutuko bi ikaslek jaso zituzten: Alavaro Gomezek bigarrena (C-longue) eta Andrea Arnaizek (Olbanc), berriz, hirugarrena. Laugarrena zein Gazte Saria Snake lanarentzat izan zen, Valentziako POU CLAR Ontiyeny institutuko German Ferrero ikasleak aurkeztutako lanarentzat, alegia. Ikastetxe bereko ikasle batek jaso zuen iaz ere Gazte Saria.

itzuli