Bergarako birgaitze lanak
Abenduan, ZETABI arkitektura bulegoko arkitektoa den Aitor Zabalak Bergarako birgaitze lan batzuk ezagutzera eman zuen Ikastolak antolatzen duen "Eraikuntza pil-pilean" hitzaldi sortaren barruan
Aitor Zabala arkitektoak zuzenean eraman ditu Bergarako parrokia eta Irizar Jauregiko birgaitze lanen proiektuak eta zuzendaritza. Lan esanguratsu hauek Lanbide Heziketako Eraikuntzako ikasleei eta publiko orokorrari ezagutzera eman zituen, joan zen abenduaren 14an.
Oso hitzaldi interesgarria eta entzuleen artean oso ondo baloratuta izan zen. Hainbat argazkik eta azalpenek lagundu zuten ulertzen egindako lan txalogarri hauek.













