Arizmendi PRO

Arrasateko Plan Orokorrari buruzko hitzaldia

2012-01-16

Datorren ostegunean, hilaren 19an, Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari buruzko hitzaldia antolatu dugu Ikastolan.

Ikastolak urtean zehar antolatzen duen "Eraikuntza pil-pilean" hitzaldi sortaren barruan, Arrasateko udalak orain dela gutxi ezagutzera eman duen Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari buruzko hitzaldia entzuteko aukera izango dugu. Plan honen arduraduna den udaletxearen hirigintzako burua, Juan Antonio Urdangarinek, Kulturaten jarrita dagoen planaren aurkezpenean oinarrituta, bisita eta azalpenak emango ditu.

Eraikuntzako ikasleei zuzendutako hitzaldi hau edozein hiritarrentzat irekia dago. Ordua 11:30etan, Kulturaten. Sarrera Seber Altube plazatik, elizaren ondoko atetik, hain zuzen ere.

Aukera ezin hobea izango da datozen urteotarako proposatzen diren aldaketez jabetzeko. Gainera, zalantzak argitzeaz gain, nork bere proposamenak egiteko modua ere egongo da.

Interesatuek  lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean izena eman behar dute edo 943 772025 telefonoras deitu, eraikuntzako zikloaz galdetuz. Petsonen kopurua mugatua da, 30 pertsona, alegia.

itzuli