Arizmendi PRO

Nola prestatu afaria?(2)

Nola prestatu afaria?(2)2012-02-13

Hona hemen afari osasuntsua bat egiteko hainbat proposamen:

Jaki berdinarekin, aukera osasuntsu desberdinak eskeiniko ditugu afarirako; kontutan izan  horretarako zure familako ohituretara egokitzen diren aukerak hautatu behar direla. Hauek proposamen batzuk dira, agian beste batzuk bururatuko zaizkizu, bina izan kontutan:

  • Afariak egunean jan duzuna osatuko du, horretarako garrantzitsua da eskolako eta lantokietako jantokien menua ezagutzea. Lantokiko menua aurrez jakinda, menuak planifikatu ahal izango dituzu eta baita osteko erosketa ere.
  • Elikaduraren gurpila eta piramidea errespetatu behar da; egunean zehar jan ez duguna afarian sartu behar dugu.
  • Gertatu daiteke, familiako pertsona guztiek menu ezberdina jaten dutenez, agari orduan, elikagai ezbedinak prestatu behar izatea. Egoera hau saihesteko, zuzenena barazki eta fruta jartzea da, gehien jan beharrko jakiak izan arren gutxien kontsumitzen direnak baitira.

Janarian, eguenean zehar jandakoaren arabera, afari osagarriak proposatzen dira; zeure ohituretara hobekien egokitzen dena hautatu:

  • Bazkaria: barazkia/entsalada/haragia/fruta edo yogurta 
    • Pasta, arroz edo entsalada/fruta edo yogurta
    • Pasta edo Arroza/arraina edo arraultza/fruta edo esnekia
    • Arraina edo Arraultza/fruta edo esnekia zerealekin
    • Entsalada edo Barazkia/ arraina edo arraultza/fruta edo esnekia
    • Ilarrak, garbantzuak edo dilistak (kantitate txikia)/ fruta edo esnekia
  • Bazkaria: Lekadunak/haragia/yogurt edo fruta
  • Entsalada edo barazkia/arraina edo arrautza/fruta edo esnekia
  • Entsalada edo barazkia/ fruta edo esnekia
  • Entsalada edo barazkia/ patata, arroza edo pasta/fruta edo esnekia
  • Bazkaria: Arroza, pasta edo patata/ haragia/fruta edo yogurt
  • Entsalada edo barazkia/arraina edo arrautza/fruta edo esnekia
  • Entsalada edo barazkia/fruta edo esnekia zerealekin
  • Entsalada edo barazkia/ilarrak, garbantzuak edo dilistak (kantitate txikia) /fruta edo esnekia
  • Entsalada edo barazkia/ pasta, arroza edo patata/fruta edo esnekia


Ohiko lehenengo eta bigarren platerak ez dute hala zertan izan behar! Ez eta haragia bazkaldu bada, arraina afaldu. Aukera ugari dago. Imaginazioa erabili! Gogoratu bestalde, kantitateak ez direla handiak izan behar; osasuntsu egoteko denetarik jan beharra dago.

itzuli