Photomiradas argazki lehiaketa
Lanbide Heziketaren ekimen berria da, eta erizaintza-laguntzaileen lanaren garrantzia azpimarratu nahi du.
Photomiradas: Kutxa Fundazioarekin Arizmendi Ikastolak abian jarri duen argazki-lehiaketa. Erizaintza-laguntzaileak eta gure nagusiak hartu du gaitzat lehenengo edizio honetarako.
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Kutxa Fundazioarekin batera, Photomiradas argazki-lehiaketa antolatu du aurten lehenengoz. Helburua da gizartean erizaintza-laguntzailearen garrantzia azpimarratzea. Argazkietarako gaia erizaintza-laguntzaileak eta gure nagusiak da eta leloa, adeitasun handiko lana.
Estatu mailara zabaldu da lehiaketa, eta hamasei urtetik gorakoek har dezakete parte. Gehienez bost argazki aurkez daitezke. Lau sari banatuko dira: lehenengoa, 800 eurokoa; bigarrena 400ekoa; bilduma onenaren saria, 800 eurokoa eta, gainera, publikoaren saria, 200ekoa. Facebook bidez aukeratuko da azken sari hori. Izena emateko epea ekainaren 15a da eta argazkiak entregatzeko, ekainaren 20a. Informazio gehiago Arizmendipro.eu webgunean.
Arizmendi Ikastolan, Lanbide Heziketako zikloak hiru familiakoak dira: eraikuntza eta obra zibila, gorputz eta kirol ekintzak eta osasungintza. Ekimen berri hau antolatu da osasungintzaren baitan Ikastolak daukan erizaintzaren laguntza osagarriak heziketa-zikloaren inguruan.














