Erizaintzako ikasleak jotake Ikastolaren egunerako gosaria prestatzen!
Aurtengo Ikastolaren eguna Arizmendin abian ditugun proiektuen ingurukoa da. Horietariko bat ELIKADURA denez, Erizaintzako ikasleak ari dira LMHko 3. eta 4. ikasleei begira gosari osasuntsua prestatzen.
Lan asko egiten ari dira egun hauetan gosaria bera prestatzen eta honekin lotutako txokoak ere. LMHko 3. eta 4. mailetara joan dira, gunez gune, ikasleak animatzen datorren igandean, hilak 24, 9:30etan, Ferixalekuan, ospatuko den gosarira parte hartzera. Ikasleak beraien familikideekin etor daitezke guztiz osansutsua izango den gosari honetara eta bertan, eguneroko gosarian zein osagai diren beharrezkoak ikasiko dute. Gune bakoitzak osagai baten ale desberdinak ekarriko ditu, denon artean dastatu ahal izateko.
Honez gain, elikadurarekin zer ikusia duten txokoak ere topatuko ditzute ikasleek, gosaldu duten bitartean ikasitakoa praktikatzeko.
Beharrezko guztia prest dute erizaintzako ikasleek. Bakarrik eguraldia "enkargatzea" falta da!














