Arizmendi PRO

Kubatik

2012-02-14

Iris, gure ikaslea den Consueloren alaba, kubatarra da. ETEOn enpresagintza ikasi ondoren, medikuntza ikasteko Kubara joatea erabaki zuen orain dela hiru urte. Orain dela gutxi bisitan etorri da eta Ikastolatik pasatu da hango berriak guri emateko.

Zehazki, Kubako osasun sistemaren ezaugarriak azaldu digu hasteko eta gero, Dengue izeneko gaixotasunaz hitzegitera gonbidatu dugu.

Saioa oso interesgarria izan da, gure osasun sistemarekin alderatuz gero, oso desberdina den beste bat ezagutzeko aukera izan eta, batez ere, Dengue gaixotasunaren aurrean prebentzio mailan egiten diren ahaleginen berri izan dugulako.

Adibide gisa, medikuntza eta erizaintzako ikasleak etxez etxe joaten dira infekzio iturriak detektazeko eta famili-medikuak eta erizainak etxeetara eramaten dituzte txertoak haur guztiei jartzeko. Modu berean lortzen dute ere emakume guztiek dagozkien zitologiak egin ditzatela. 

itzuli