Arizmendi PRO

Ondo gosaltzea garrantzitsua delako

2011-10-20

Aurten ere Ikastolaren eguneko ekitaldiaren barruan, Erizaintza Zaintza Osagarrien zikloko ikasleek LMHko 2.mailako ikasle zein gurasoentzat gosari osasuntsua antolatu dute.

Gosari osasuntsu honetan partaidetza izugarria izan da, guztira 150 pertsona partehartzaileak eta antolatzaileak kontuan hartuta.

Gehiengo bati gustatu zaizkion garaiko fruta, zuku eta irabiaki naturalak, esnea, ogia, igurtzeko gazta eta etxean egindako marmeladak izan dira gosari honen oinarriak.

Heziketa zikloko ikasleek Osasun Sustapeneko programa oso bat garatzea eta praktikan jartzea izan da ekintza honen helburu nagusia. Gosaria bera prestatzeaz gain, gainera, kartelak, diptikoak, hitzaldiak eta jolasak burutu dituzte etorri izan diren guztiei gosari osasuntsu baten garrantziaz jakinarazteko.

itzuli