Arizmendi PRO

LEHEN LAGUNTZEI buruzko ikastaroa egin dute erizaintzako zaintza osagarriko ikasleek

2011-02-14

Lanbide heziketako Erizaintzako Zaintza Osagarriak zikloko ikasleek lehen laguntzen gainean ikastaroa egin dute. Gero, ikasle horiek DBH 2ko neska-mutilei eman diete ordubeteko formazioa

Lanbide Heziketako ikasleek 30 orduko ikastaroa egin dute lehen laguntzen inguruan. Formazio horren baitan, Gurutze Gorriak saio praktikoak eskeintzen die ikasleei. Joan zen astean izan zuten saio horietako bat, eta Gurutze Gorriko kideak Ferixalekura hurbildu ziren anbulantzia eta guzti.

Aurten, gainera, formazio hori borobiltzeko, Arizmendi Ikastolako Gaztelupe eta Almeneko neska-mutilekin egon dira ikasle horiek, lehen laguntzei buruzko ordubeteko saioak eskaintzen. DBHko 2.mailako 172 ikaslerekin egon dira, eta ikasleek zein irakasleek oso balorazio ona egin dute esperientzia horren gainean.

itzuli