Arizmendi PRO

Erizaintzakoak Iturbidera bisitan

2010-11-22

Joan zen azaroaren 19an Erizaintzako ikasleak Iturbide egoitza bisitatu zuten, ikasten ari diren esparru laboral bat ezagutzeko asmoz

Bisitan zehar, egoitzaren instalazioak ezezik, bertako langileek erabiltzen dituzten teknika desberdinak ezagutu zituzten ere, Ikastolan ikasten dutena eta lanean erabiltzen denarekin alderatuz. Modu berean, erizaintzako laguntzaileen egunerokotasuna nolakoa den zuzenean ikusteko parada izan zuten.

Batzuk inpresionatuta irten ziren hirugarren adineko egoitza bat ezagutzen zuten lehen aldia baitzen. Edozein modutan, bisita hau oso ondo baloratu zuten Ikastolako ikasleek, euren esanetan lan mundura hurbiltzeko modua delako.

itzuli