Gosari erraldoia Ikastolaren egunean
Elikadura gaixotasunak prebenitzeko ezinbestekoa da. Ikastola, azken urteotan, gai hau ari gara lantzen Haur Hezkuntzako, Lehen Mailako Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintzekin ezezik, familiei eskeinitako taldeko formazio saio zein saio indibidualizatuekin eta jantokietako menuen azterketarekin ere.
Ondorioz, lorpen garrantzitsuak antzeman ditugu: fruta kontsumoa igo egin da, litxarreriarena jeitsi den bitartean. Datu hauek familiek eta irakasleek betetako inkesten emaitzak dira, alegia.
Urriaren 24an ospatutako ikastolaren egunean ere elikadura landu dugu. Oraingoan GOSARIA izan da gaia. Honekin, gosariak duen garrantzia landu nahi izan dugu, egungo gizartean jatordu honek oso kalitate eskasa baitu. Ikasleengan gosari on batek duen eragina azpimarratzeaz gain, osasuntsuak diren adibideak eskeini ditugu: frutekin egindako brotxetak, irabiakiak, fruta-zukuak, esnekiak eta zerealak dastatu zituzten etorri ziren guztiak, enbasatutako zukuak, opilak eta gailetak baztertuz. Gure harridurarako inork ez zuen hauen falta nabaritu.














