Aulkian ariketei buruzko prestakuntza
Abenduan zehar, YOGAn aditua den Jose Luis Armentiak bi prestakuntza saio eman die Erizaintzako laguntza osagarrien ikasleei.
Prestakuntza saio hauen helburua zera izan da: aulkian egin daitezkeen hainbat ariketa erakustea, hain zuzen ere, arnasketa, malgutasuna, mugikortasuna eta indarra potentziatu egiten dituzten ariketak, hirugarren adinarekin lantzeko oso egokiak direnak. Gainera, gure ikasleek arnasketa-teknikak eta lesioak zein estresa ekiditzeko ariketak ere ikasi dituzte, bere lanean oso lagungarriak izango direnak.
Bukatzeko, Jose Luisek denbora hau aprobetxatu du ere bizkarezurra eta gorputz mekanikari buruzko ezagutza teorikoak sakontzeko.














