Arizmendi PRO

OSASUNA BIZI2DE

  • Pertsonekin lan egitea gustuko baduzu eta segituan lanean hasteko gogoa baldin badaukazu, hauek dira zure ikasketak.
  • Aldiz, lanean ari bazara, ikasketak eta lana uztartzeko aukera ezinhobea eskaintzen dizugu: tutoretzak goiz eta arratsaldez egiteko aukera, apunteak ahalbideratzen dira...
  • Horretaz gain, lanean hasten zarenean erantzun egokiagoa emateko asmoarekin, ziklo honek dituen edukiez gain, titulazio osagarriak eskuratzeko aukera ere izango duzu.
  • Jaitsi informazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, egin KLIK hemen behean:

eskatu informazioa
SARBIDEAK: DBH titulua edo baliokidea
HIZKUNTZA: Gaztelania
HARTZAILEAK: Pertsonekin lan egitea gustuko dutenak eta lanean lehenbailehen hasi nahi dutenak.
HERRIA: Arrasate
IRAUPENA: 1400 ordu
ORDUTEGIA / EGUNAK: Astelehenetik ostiralera 8etatik 14:30etara. (Aukeran, indartze-klaseak arratsaldez)
ARDURADUNA: Arantza Hernandez
HARREMANA: mahernandez@arizmendi.ikastola.net

GAITASUNAK

Pazienteari laguntza sanitarioa eman eta inguruneko osasun baldintzak jarraituz, modu egokian jokatzen ikasiko duzu hurrengo bi egoera hauetan:
  • Laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntzako zentroetan erizaintza taldeko kide gisa, erizaintza diplomatuaren laguntzaile moduan.
  • Osasun-laguntza zentro pribatu batean osasun talde bateko kide gisa.

Gainera, osatzen den taldearen arabera, erizaintza laguntzaile titulua eskuratzeaz gain beste titulu osagarri batzuk eskuratzeko aukera ere badago:

  • Animazio Soziokulturala: ingresatuta dauden pertsonen aisialdia betezeko tresnak ematen dituen formazioa
  • Komunikazio-teknikak
  • Psikiatria laguntzailea: titulazio ofiziala. Honekin 11,4 kreditu eskuratuko dituzu eskaintza publikoko oposaketetan.

IKASGAIAK

Zikloak 1400 ordu teoriko-praktiko ditu: 1000 ordu teoriko moduluetan eta 400 praktika-ordu lantokietan.
  • Osasun administraritza eta dokumentazioa
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak
  • Ospitaleko ingurunea eta bertako materialaren higienea
  • Osasun sustapena eta gaixoaren laguntza psikologikoa
  • Laguntza odontologiko-estoma tologikorako teknikak
  • Lan talderako harremanak
  • Lan hezkuntza eta orientazioa
  • Kalitatea eta etengabeko hobekuntza
  • Prestakuntza lantokietan

IRTEERA PROFESIONALAK

Osasun arloan lan-eskaintza hazten ari dela eta, pertsonen zaintzari lotutako lanbideak merkatuko enplegu-tasa altuenetarikoa izaten ari dira une honetan. Hauek dira irteera profesional ohikoenak:
  • Lehen mailako eta komunitateko arreta: etxeko arreta, osasunaren sustapena, aho-hortzen osasuna, adinekoen kontsulta eta egoitzak.
  • Arreta espezializatua: kontsultak, ospitalizazioa, larrialdiak, erditze-gela, pediatria, unitate berezia, operazio-gela, esteriliza zioa eta adimen-osasuna.
  • Beste batzuk: Osasun etxeak, Gizarte gaietako sailak eta Balneazio Zentruak.