Arizmendi PRO

ARIZMENDI PRO-K HURRENGO ENPRESA ETA ERAKUNDEEKIN DAUZKA LANKIDETZAK:

MONDRAGON HEALTH

Mondragon Korporazioak Osasunari eskainitako unitatea

athlon logoaINNOBASQUE

Innobasque gara, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.  Hau da gure ikuspegia: Berrikuntzaren arloan Euskadi Europa mailako erreferente bihurtzea. Gure betekizuna, gure Misioa: arlo guztietan Euskadi gizarte berritzaile bilaka dadin eraldaketa-prozesua bultzatzea. Horretarako, konplizitateak ehundu, lehentasunak zehaztu, eragile publiko eta pribatuen arteko lotura estua landu eta enpresetan eta gizartean behar den eskaera eta estimulua sorrarazten dihardugu.

athlon logoaEKIHOUSE/UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekihouse, Solar Decathloneko antolakuntzagatik hautatua izan da lehiaketa prestigiotsu honetan parte hartzeko. Bertan 15 herrialde ezberdinetako 20 unibertsitatek hartuko dute parte. Eki taldea ondoko kideek osatzen dute: ikasleak, irakasleak, ikerlariak eta hainbat kolaborazio ezberdin, horien artean Eusko Jaurlaritza.

athlon logoaCUIDADOS DIGNOS FUNDAZIOA

Torrezuri Taldearen iniziatiba da fundazio hau. Honen helburua da pertsona nagusien zaintzan Etika eta Duintasuna sustatzea da, baita tratu pertsonalizatu eta indibidualizatua sustatzea ere.

athlon logoaLKS

30 urteko esperientziak eta zerbitzuen abangoardian posizionatzeko grinak proiektuak modu eranginkorrenean burutzeko aukera ematen digu. Arkitektura eta Ingeniaritzaren zerbitzura gauden LKSko profesionalek gure bezeroen zerbitzura jartzen dugu gure konpromisoa hauen helburuen lorpena bermatzeko.

 

athlon logoaERAIKUNE

Esta es una página abierta a la participación de todos los agentes de la cadena de valor del sector de la construcción de Euskadi, con información de lo que somos y hacemos, y se genera como una herramienta fundamental de colaboración y trabajo en equipo. Queremos mejorar la competitividad de nuestras organizaciones, generando espacios, iniciativas, ideas y proyectos de participación y colaboración.

alecop logoaALECOP

Alecop, S. Coop. Mondragon Korporazioa osatzen duten enpresa ugarietako bat da. Bere jarduera nagusietakoa hezkuntzaren kalitatea hobetzeko proiektuak eta produktuak garatzea eta eskuratzea da.


athlon logoaATHLON

Athlon Koop. Elkarteak jarduera fisiko eta osasunaren sustapen eta prebentzioan urte askotako experientzia du.  Athlon osatzen duen pertsona taldea profesionala eta aditua da hurrengo eginkizunetan: kirol medikuntzan, ekintzen antolaketan, formakuntzan eta osasun programetan.


debagoieneko mankomunitateko logoaDEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA

Debagoieneko Mankomunitatea 1976an eratu zen Gipuzkoako eskualde honetako 8 udalen artean zenbait zerbitzu elkarrekin emateko: ekonomia eta operatibitate eta egokitasunagatik eskualde-mailako tratamendua eskatzen dituzten zerbitzuak.


Euskadi aktiba logoaEUSKADI AKTIBA

Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura-Kiroletako Enpresen Elkartea da. Aktibaren ikuspegia eskaintza zabal eta lehiakor batean oinarritzen da, baliabide naturalak urratzen ez dituen kalitatezko turismo aktiboko zerbitzuen aniztasun aberatsaz osatutakoa. Horien bidez Euskadiko paraje naturaletan zehar ibiltzeko eta horiek aurkitzeko aukera berriak eskaintzen dira, aldi berean, bisitarientzat esperientzia aberasgarriak eta osasungarriak sortuz.


logoaGIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN ELKARGO OFIZIALA

Jardun eta deontologia profesionala antolatu eta kontrolatzeko zereginak betetzeaz gain, elkargokideen zerbitzuan dauden erakunde modura eraturik daude, lan horiek bururatzen dituztelarik: enkargatutako lanak erregistratu eta dokumentazio teknikoak onikusi, ordainsariak kobratzeko borondatezko kudeaketa eskaini, alderdi juridikoetan eta lan- eta zerga-kontuetan aholkularitza eta laguntza eman, nazioko eta nazioarteko datu-baseak sare informatikoen bidez eskura jarri eta gradu ondoko ikastaroak antolatu.

Jarduera tekniko-kulturalak sustatzea, liburutegi espezializatuak bultzatzea, Herri-Erakundeekin eta Zientzia eta Teknologia Zentroekin -eta batez ere Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolekin- elkar lanean aritzea, testu argitaragabe edo bitxiak berreskuratu eta argitaratzea, albisteak euren baliabideen bitartez (buletin eta aldizkarien bitartez) zabaltzea, erakusketak eta lehiaketak antolatzea, e.a. dira gure Elkargoak beren gain hartzen dituen beste hainbat zeregin ere, denak Gizarteari zuzenduak.


GIPUZKOAKO GOI MAILAKO TEKNIKO PROIEKTUGILEN ETA DELINEATZAILEEN ELKARGO OFIZIALA

Gipuzkoako Goi-Mailako Tekniko Proiektugile eta Delineatzaileen elkargo ofizialak nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du.

Gaur egun, Azaroaren 21eko 18/1997 Legea, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoaren artezten da.

Tituludun lanbideek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean aurrera daramaten jarduna eta lurrande horretan bertan diharduten elkargo eta kontseilu profesionalak arautzea da lege honen xedea.

Eta helburua kasuan kasuko tituludun lanbidea eta kideen interes profesionalak ordezkatzea eta defendatzea izango da, gizartearen asmo eta behar orokorrekin bat eginda.


Hetel logoaHETEL

HETEL Gizarte-ekimenezko lanbide-heziketako ikastetxeen Elkartea da eta Euskal Herriko eskualde guztietan dago sustraiturik.


HUHEZI logoaHUHEZI

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea da. Hurrengo graduak eskaintzen dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko komunikazioa.





INEM logoaINEM

Enplegurako Institutoa.