Lana eta ikasketak uztartzeko aukera (alecop)
Inoiz ez duzu lanik egin eta hori zer den frogatu nahi duzu? Zure ikasketak finantzatzeko moduren baten bila zabiltza?
Arizmendi Ikastolak, ALECOPen bitartez, ikasten ari zaren bitartean enpresa edo erakunde batean lan egiteko aukera eskaintzen dizu. Modu honetara, lan-testuinguru erreal batean aritzeko eta hainbat lan-konpetentzia garatzeko aukera izango duzu (talde-lana, komunikazio eraginkorra, arazoen konponbidea...). Horretaz gain, esperientzia kooperatiboan parte hartuko duzu, kooperatibako bazkide izango bazina bezala.
Inguruko enpresetan egingo duzu lan (Fagor, Ulma, Ikerlan Alecop...), eta ikasketekin arazorik izan ez dezazun, lan-saioak egunero 4 ordukoak izango dira. Eta zergatik ez, ikasketak finantzatzeko aukera ona ere bada, egindako lana ordaindu egiten baita.










