"CO2rik gabeko edifizioak" izenburupeko jardunaldi arrakastatsuak
2011-05-24Joan zen maiatzaren 12an, Arrasateko Garaia berrikuntza gunean "XXI.mendeko etxebizitza" izenburupeko jardunaldi teknikoa burutu genuen. Aurtengo gaia CO2rik gabeko edifizioak izan zen. Gaiaren aktualitate handikoaren seinalea ikusleen kopurua izan zen, 80 inguru profesionalak hurbildu baitziren.
Bosgarrenez antolatu ditugu jardunaldi hauei Europa Batasunetik datozkie gaurkotasuna eta garrantzia. Izan ere, epe motzerako helburuetariko bat da CO2 gutxi isurtzen duten eraikinen hastea. Aldaketa klimatikoaren aurka egiten duten mesedeagatik eta erregai fosilekiko dependentzia ezagatik Europa Batasuneko agintari guztiek adostu dute 2019tik aurrera Europa Batasunean eraikiko diren etxebizitza guztiak CO2 gabekoak izango direla.
Jardunaldietan hizlari izan ziren Gonzalo Molina, Industria INegeneritzan doktorea eta Europako arautegiaren egileetako bat; Amarante Barambio, arkitektoa eta Passivhauseko fundatzaileetariko bat; Eduardo Solana eta Andrew Ferdinando, LKSeko arkitektoak eta LEED eta BREEAM ziurtagirietan adituak eta Ramón Ruiz, arkitektura ekoefizientean aditua. Gainera, 2012ko maiatzean Madrilen ospatuko den Solar Decathlon nazioarteko lehiaketan parte hartuko duen EHU-UPVeko arkitektura fakultateko bi ordezkariak ere etorri ziren, lehiaketan aurkeztuko duten EKI house proiektuaren berri ematera. Gure ikastolako Eraikuntzako zikloaren ikasleek parte hartuko dute Solar Decathlon lehiaketa honetan, aipaturiko proiektuan.
Bukatzeko, Arrasateko Udaletxeko Hirigintzako arduraduna den Juan Antonio Urdangarinen eskutik mahai inguru bizia eta eztabaidatsua egon zen, hizlari eta ikusle guztien artean.
Jardunaldien atseden aurretik EKOKALEAK lehiaketaren sari banaketa egin zen, irabazle guztiak bertan egon eta txalo zaparrada jaso zutelarik. Gainera, lehiaketan partaide guztien lanak ikusgai egon ziren jardunaldietan zehar.













