XXI mendeko etxebizitza

XXI.mendeak aldaketa, behar eta kezka berriak sortu ditu gizartean. Eta horiekin batera, ERAIKUNTZA sektoreari erronka berriei aurre egin beharra egokitu zaio. Garapen jasangarria gaur egungo ardura garrantzitsuenetarikoa izaki, eraikuntzan erabilitako materialek eta instalazioek ezin dute kalterik eragin ingurumenean; energia aurrezteko sistemak aintzat hartu behar ditu; hondakinen produkzioa jaitsi eta eta sortzen duena kudeatu behar du; kutsatuko ez duten materialak ekoiztu eta erabili behar ditu eta, hau guztia, gero eta zorrotzagoa den legedi baten barruan.
ARIZMENDI PROk eraikuntzarako tekniko espezializatuak prestatzen ditu. Arlo honetan, Arrasateko Udalaren eta LKS Ingeniaritzaren laguntzaz, XXI MENDEKO ERAIKUNTZA JARDUNALDI TEKNIKOA antolatzen du urtero, sektore honetako profesionalei garapen jasangarriaren ikuspegiaren zein praktika desberdinen berri emateko asmoarekin.
AURTENGO PONENTZIAK IKUSI NAHI?
Deskargatu aurreko urteetako egitarauak:
- 2011ko egitaraua
- 2010eko egitaraua [PDF - 1.2MB]
- 2009ko egitaraua [PDF - 237KB]
- 2008ko egitaraua [PDF - 241KB]
- 2007ko egitaraua [PDF - 316KB]










