Ekokaleak Ideia Lehiaketa
Ekokaleak, Eraikuntza eta Obra Ziblien familiako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Iraunkortasunerako irizpideetan oinarritutako hiri-altzaria diseinatzea eskatuko duena, hain zuzen ere. Arizmendi ikastolak etorkizunarekin, hezkuntzarekin zein ingurugiroarekin duen konpromisoari helduz, sortu zen ideia lehiaketa hau. Alde batetik, ikasleek zikloetan barneratutako edukiak praktikan jartzeko,eta bestetik, garapen iraunkortasuna sustatzeko.
EKOunter
Lehiaketan parte hartu duten ikasle guztiekin eta hauen irakasleekin topaketa bat ere egingo dugu aurten. Etorkizunera begira lan egiten gabiltza, sustraiak ondo errotu nahian, urteroko ekimen bihurtzeko asmoa baitaukagu.
Topaketa honekin hurrengo helburuak lortu nahi ditugu:
- Heziketa Ziklo hauek eta profil profesionala ezagutzera eman.
- Eraikuntzaren sektoreari eta bere profesionalei izen ona eman, prestigioa eman.
- Ikasleen sormena sustatu.
- Eraikuntza iraunkorraren gaineko sentsibilizazioa sustatu ikasleen artean.
- Hezkuntza Zentru ezberdinetako ikasle eta irakasleekin ezagutza eta esperientzia ezberdinak partekatu.
- Gure inguruneko arkitektura adierazpenak ezagutzera eman.
AURTENGO LANAK DAUZKAZUE IKUSGAI
SARTU GURE BLOGERA!
Deskargatu AURTENGO oinarriak:
Aurreko urteko lanak ikusi nahi dituzu?










